magia

Eriz magoak umeentzako trukuak egingo ditu zapatuan

Asier Abrisketa 2025ko urt. 23a, 11:22

Kotxepin Kultur Etxean eskainiko dau Eriz magoak Begizur ilusionismo kuskizuna, 18:00etatik aurrera.

Urtailaren 25ean, zapatua, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean bost urtetik gorako ume eta familientzako magia ikuskizuna egongo da ikusgai, 18:00etan. Konbidautako magoa taula gainean hogei urtetik gora daroazan Eriz Marques da eta Begizur ikuskizuna da Kotxepinera dakarrena.

Ilusionismo ikuskizunetan, nora begiratu izaten da kakoa, publikoaren begiradea bideratu behar dau magoak. "Begiradea begien bitartez egiten da eta magoa ikustera bazoaz begizur egon behar dozu" dino Erizek ikuskizunaren aurkezpen lez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!