Oingo barikuan, hilak 17, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean Sorginak eta sorginkeriak ikuskizun musikala egongo da ikusgai, 20:00etatik aurrera. Toti Martinez de Lezeak sorginen inguruko kontaketea egingo dau, Gorka Hermosaren akordeoi eta Edurne Zabaloren klarinetearen musikeagaz lagunduta.
Toti Martinez de Lezeak, sorginen gaineko bere jakintza ipiniko dau ikuskizunean, eta musikaz lagunduta “zer ziran, edo hobeto esanda, zer ez ziran” azalduko dau. Landareak, akelarrea, kondairak… baliatuz, “andrak gure historian zer izan diran kontatuko dau, eta zer izango dan”.