mendia

Alex Txikon gaur bueltauko da etxera

Asier Abrisketa 2025ko urt. 10a, 12:01

Peritonitisak jota Katmandun ebakuntzea egin behar izan ostean, alpinista lemoaztarrak bertan behera itxi dau Annapurna neguan igoteko saiakerea.

Alex Txikon alpinista lemoaztarra Himalayan izan da, Annapuna (8.091 m) neguan igoteko saiakerea egiten. Baina aklimatazino moduan Ama Dablam (6.812 m) igoten ebilela, "ondoeza handia" sentidu eta urgentziaz ebakuau eben Nepalgo uriburura. Bertan, ebakuntzea egin eutsien, peritonitisak jo ebalako alpinistea.

Bertan errekuperetan ibili da Alex Txikon eta tartean lurrikara bat be sentidu daualarik, egunez egun hobeto sentiduten joan dan arren, atzenean taldeak ebatzi dau espedizinoa bertan behera ixtea. Holan Txikon badago etxerako bidean eta momentu honeetan, Loiuko aeroportura ailegetan dago daborduko lemoaztarra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!