Domekan, urtailak 5, 23:00etan hasiko da urteroko Stankeik kontzertua Lemoako Karabie Gaztetxean. 2006tik aurrera, urtero-urtero egun honeetarako bersortzen da Stankeik, lemoaztarrak eta inguruko lagunak, musikariak zein ez musikariak, batuta. Taldetxoetan antolatu eta abesti ezagunen bersinoak joten ditue. Holan, klasiko bat bihurtu da Stankeik, gabonetako eskaintza kulturalean. Helburua, "jenteari bere kanta kutun bat abestuteko aukerea emotea da".
"Kultura herritik herrira. Ekimen autogestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasau, entsegu pare bat eta oholtzara!"