mendia

Alex Txikon urgentziaz operau dabe Katmandun "apendizitis larria" sufridu ostean

Asier Abrisketa 2024ko abe. 30a, 10:35

"Ondo nago eta hobetuten ari naz, ahalik eta arinen sendatuteko esperantzeagaz" adierazo dau alpinista lemoaztarrak hobekuntzearen ostean.

Alex Txikon alpinista lemoaztarra neguan Annapurna (8.091 m) tontorra zapalduteko espedizinoan dago murgilduta. Aklimatazino moduan, Ama Dablam (6.812 m) mendia igon eban oin dala aste bi, "ikonikoa bere edertasunagaitik eta teknikoki zorrotza izateagaitik", Txikonen esanetan. Halanda be, espedizinoa okertu zan "ondoeza handia" sentidu eta urgentziaz ebakuau behar izan ebelako.

Katmanduko ospitalean jaso eben Alex Txikon eta bertan jakin eban taldeak, ondoeza "apendizitis larri" batek eragin ebala. Beraz, ebakuntzea egin behar izan deutsie urgentziaz. Txikonen taldeak sare sozialetan argitu dauanez, ebakuntzea ondo joan da eta lemoaztarra badabil astiro errekuperetan. Halanda be, taldeak ez dau publiko egin aurtengo Annapurnako espedizinoagaz zer gertatuko dan. Argitalpenean, alpinistearen komunikazino taldeak Manel de la Matta gogoratu dau, 2004an K2a bajatuten hil zan kataluniarra peritonitisa dala-ta.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!