Lemoako Karabie Gaztetxean urtero lez, hamabostaldi kulturala antolatuten da Gabonakaz batera eta aurten be, holan izango da. Sei ekintza antolatu dira gaur, hilak 23, eta urtailaren 5a artean: kontzertuak, Olentzerto eta Mari Domingiri harrerea, dokumental proiekzinoa, liburu aurkezpena eta umorezko bakarrizketea dagoz programauta.
Egitaraua
Abenduak 23, astelehena
- 23:00etan, Tonito con Bonate taldearen kontzertua.
Abenduak 24, martitzena
- 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea gaztetxean.
Abenduak 26, eguena
- 19:00etan, 25 urtez Karabie gure kabie dokumentalaren proiekzinoa
Abenduak 30, astelehena
- 19:00etan, Gurpilak liburuaren aurkezpena Eztizen Artolagaz.
Urtailak 2, eguena
- 19:00etan, Euskal Marketing umorezko bakarrizketea Ruth Guimeragaz.
Urtailak 5, domekea
- 23:00etan, STANKEIK bertsino gaua.