Gaur, abenduak 20, da askorentzako atzen lan eguna, ate joka dagoz eta Gabonetako oporrak. Herri askotan antolatu dira barikuko giroa alaituteko ekintzak eta Lemoan txaranga bat ibiliko da tabernaz taberna. Sama Siku Fanfarre talbe bilbotarra da Lemoako Udalak eta Jai Batzordeak konbidautako txarangea eta 19:30ean abiatuko dau ibilbidea, Txoanetik hasita.
Sama Siku Santutxu auzo bilbotarreko konpartsa moduan jaio zan 1978. urtean, lehenengo Aste Nagusi herrikoietarako hain zuzen be. Orduan, konpartsak txistulari, jantza eta tanborrada taldeak eukazan baina bigarren Aste Nagusian, 1979an, konpartsak Tirri-Tarra fanfarria gipuzkoarra kontratau eban aste osorako eta sortu eben giro ona ikusita, euren fanfarria propioa sortuteko ideia jaio zan.
Holan, 1979an lehen instrumentuak erosi eta entseguak egiten hasi ziran. Euren lehenengo emonaldia 1980ko Atxuriko aratusteen aurkezpenean egin eben. Urte horretan bertan Bilboko Konpartsak asanbladeagaz arazo batzuk medio, konpartsa izateari itxi eutseen baina txarangeak aurrera egin dau geldialdirik barik.
Ordutik, 1978 eta 1979 urteetan Bilboko konpartsen lehiaketea irabazteaz gainera, 30 saritik gora jaso ditue guztira. Sari honeek Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta Belgikako musika eta animazino lehiaketa eta jaialdietan irabazi ditue atzen hamarkadetan.