Abenduaren 13an, barikuan, 19:30ean Lemoako Kotxepin Kultur Etxean Kontuak eta kantuak Gorbeian ikuskizunaren 38. emonaldia egingo dabe Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia Uribek. Mendibilek kantau egingo dau eta Garcia Uribek, Gorbeiaren inguruko ipuin, istorio, kondaira eta mitoakaz osotuko dau kontzertua.
Kantaldiak zortzi kantu batzean ditu, “danak Gorbeia eta Arratiaren inguruari buruzkoak. Batzuk antxinakoak eta egokitutakoak dira, beste batzuk sortutakoak eta barriak” azaldu deutso begituri Mendibilek. Ama Gorbeia, Gorbeiako haizea eta Neure txiki polita dira entzun ahal izango diran kantuetako batzuk.