ipuin kontalaria

Gabonetako ipuinak entzungo ditue bihar txikerrenek Kotxepinen

Asier Abrisketa 2024ko abe. 10a, 10:31

Ainhoa Etxebarriak Olentzero, Mari Domingi eta euskal ipuinak kontaketea egingo dau bihar, hilak 11, 18:30ean.

Abenduaren 11n, eguaztena, Ainhoa Etxebarria ipuin kontalaria izango da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean hiru urtetik gorako ume eta euren familientzako Gabonetako istorioak kontetan. Saioa 18:30ean hasiko da eta irudiak, objetuak eta txotxongiloak erabilita, hiru euskal ipuin kontauko ditu. Istorioen kontaketea laguntzeko, Galtzagorri musikariagaz egongo da Etxebarria, hainbat instrumentu joko dituena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!