gabonak

Olentzero eta Mari Domingirentzako Gutunen Lehiaketea antolatu da Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko abe. 9a, 18:11

2008 urtearen ostean jaiotakoek abenduaren 16ra arte Kotxepingo buzoian ixten dabezan gutunek hartuko dabe parte lehiaketan.

Lemoako Udalak txikerrenei gutunak idaztera animetako helburuagaz antolatu dau aurten Olentzero eta Mari Domingirentzako Gutunen Lehiaketea. Abenduaren 9aren eta 16aren artean, Lemoan bizi diran edo ikasten daben 2008 ostean jaiotako umeen gutunak itxi ahal dabez Kotxepin Kultur Etxean dagoan postontzian. Euskeraz eta eskuz idatzita egon behar dira gutunak eta jasoten diran guztiak sartuko dira lehiaketan.

Lehiaketako sariketak, adinaren araberakoak izango dira. Hiru kategoria dagoz, 2012an jaio ostekoak, 2010-2011 artean jaiotakoak eta 2008-2009 artean jaiotakoak. Adin tarte bakotxean, hiru sari emongo dira. Lehenengoak 30 euroko material didaktiko sorta jasoko dau, bigarrenak 25 eurokoa eta hirugarrenak 20 eurokoa. Gogoratu, gutunagaz batera kontaktuan ipinteko informazinoa zehaztutea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!