ipuin kontalaria

Txikerrenentzako ipuin kontaketea dakar gaur Kotxepinek

Asier Abrisketa 2024ko aza. 27a, 11:24

Amaia Egidazu, 2021eko Etxepare saria jaso eban 'Dorotea' albumagaz.

Amaia Egidazu ipuin kontalariak A, e, i, o, u ni eta zu! kontaketea egingo dau gaur, hilak 27, 18:30ean.

Eguaztenean, hilak 27, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean hiru eta bost urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketea egongo da ikusgai. Konbidautako kontalaria Amaia Egidazu da eta berak landutako  A, e, i, o, u ni eta zu! kontaketea eskainiko dau. Egidazu ikasketaz biologoa bada be, urteak daroaz umeen literaturan murgilduta eta 2021ean, Etxepare saria jaso eban berak idatzi eta ilustrautako Dorotea albumagaitik. 

Amaia Egidazu Arrube (Durango, 1981) berriztarrak Biologia ikasketak egin ebazan EHUn. Baina ingurumen eta energia berriztagarrien sektorean lan egin ostean, Pedagogiako formakuntzak egin ebazan eta ume txikiakaz lan egiten hasi zan. Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskerara itzuli eta moldatu ditu. Dorotea albuma eta Saioa Bikandigaz alkarlanean, Poltsikorako poemak dira bere beste lan batzuk.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!