Hiru jarduera izango dira, egun bakotxean bana barikutik domekara. Barikuan, 16:30ean,
Gazterleak alkarteak Lemoako bere Lehendakari Agirre 1eko egoitzan Kudeaketa emozionala: eskola-jazarpenaren aurkako borroka eta balioak inguruko solasaldia eskainiko dau. Hurrengo egunean, 10:00etan, alkarte berak, autobabesa, kirol inklusiboa, osasuna eta ongizatea landuko ditu kiroldegian. Eta domekan, hilak 24, 17:00etan, Lemoako Eskupilota Taldeak eta Emakume Master Cup-ek antolatutako andra pelotarien eguna ospatuko da kiroldegian. Lemoako eskolako benjamin, alebin eta infantil mailako neskak konbidau dabez parte hartzeako. Pelota partiduak, jolasak, elite mailako pelotarien solasaldia, opariak, argazkiak eta jana eta edana egongo dira neska pelotarientzat.