KIROL ASTEA

Lemoako kirol astea hasi da gaur

Bea Azpiri 2024ko aza. 11a, 09:12

Astean zehar kirol ugari erakutsiko dira, jenteak bere gustuko kirola topau dagian. Kirola danentzat dala erakutsi gura da eta danontzat zein edade desbardinetara zuzendutako jarduerak dagoz.

Kirol astea edadekoentzako ibilaldi gidatuagaz hasi da. Gaztetxoentzako, berbaldia egongo da eguenean eta bizikleta martxea zapatuan eta edade guztietako jentearentzako atletismo masterclass-a beste jarduera askoren artean. Kirol inklusiboa be landuko da eta ikusgarritasuna emongo jakie andra pelotariei.

Aiko hemen egitaraua.
 
Zemendiak 11, astelehena
09:30ean, ibilaldi gidatua helduentzako 1936ko Gudarien Parketik.
19:00etan, Mikel Erdozain eta Maria Folgadoren berbaldia Ametsak betetzeko bidea Kotxepin Kultur Etxean.

Zemendiak 13, eguaztena
18:00etan, Aldapa osasuntsuak tailerra helduentzat 1936ko Gudarien Parkean.

Zemendiak 14, eguena
10:30ean, DBHko 3. eta 4. mailakoentzat, Ibon Oregiren berbaldia Aparretan bizi Kotxepin Kultur Etxean.
19:00etan, Lemoako Binakako II. Pentatloia kiroldegian.

Zemendiak 15, barikua
17:00etan, Atletismo Masterclassa edade guztietarako ikastetxean.
18:30ean, Dantzan plazaz plaza Durundi Barri Dantza Taldearen eskutik, Plaza Gorrian.

Zemendiak 16, zapatua
11:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuta, bizikleta erakustaldia Luis Zubero Skill Park-ean.
17:00etan, 12-16 urte bitartekoentzat Bizikletak martxan: mundu hobe baten aldeko martxa Lemoa-Usansolo Gaztelekutik.

Zemendiak 17, domekea
Lemoatx Trail. 08:00retan, mendi martxa luzea (25 km); 09:15ean, lasterketa luzea (25 km); 10:00etan, lasterketa laburra (17 km); 10:45ean, mendi martxa familian (8,5 km). Ikastetxetik urtenda.

Zemendiak 22, barikua
16:30ean, 6 eta 9 urte bitartekoentzat, Kudeaketa emozionala: eskola-jazarpenaren aurkako borroka eta balioak Gazterleak egoitzan (Lehendakari Agirre, 1).

Zemendiak 23, zapatua
10:00etan, Autobabesa, kirol inklusiboa, osasuna eta ongizatea kiroldegian.

Zemendiak 24, domekea
17:00etan, andra pelotarien eguna kiroldegian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!