Lehen sektorea eta bertako produktuen zuzeneko salmentea bultzatzeko helburuagaz antolatzen da azokea.
Urtero lez, udagoieneko baserriko produktuak erosi ahal izango dira Lemoan, ekoizleen salmahaietan. Barazkiak, eztia, ogia, euskal pastela eta gozoak eta gaztaia, besteak beste erosi ahal izango dira bertan. 13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta, azkolarien erakustaldia egongo da.