Zemendiaren 8an, barikua, 20:00etan, Blas Fernandez musikari eta perkusino irakaslea egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, A solas con la bateria izeneko kontzertu didaktikoa eskaintzeko. Mr Jam Musika Modernoaren Zentroko bateria departamentuko zuzendariaren saioa aukera ederra da perkusinoan hasi gura dabenentzako.
Blas Fernandezek ibilbide luzea dauka musika munduan eta, beste askoren artean, Gontzal Mendibil, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Alaitz eta Maider eta Olatz Zugasti artistakaz jo dau. Fernandezen ibilbidea eklektikoa da eta musika estilo asko batzean ditu: jazz-a, funk-a, folk-a, blues-a eta pop-a, esate baterako.