Lemoan Lan, Lemoako Udalak bultzatutako ekimena da, herritarrentzako kalidadezko enplegua topetea errazteko helburuagaz. Proiektu hau lemoaztarrei hurbilduteko helburuagaz, aurkezpen saioa antolatu da zemendiaren 7rako, eguena, Kotxepin Kultur Etxean. 10:00etan hasiko da saioa eta ekimenaren nondik norakoak azaltzeaz gainera, 2025ean zer egingo dan be azalduko da.
Aurkezpenean Susana Gonzalez Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendari nagusia, Esther Iturrioz Lemoako alkatea, Pablo Rodriguez udal teknikaria, Nadia Maestro Aldalan-eko zuzendaria eta inguruko enpresetako ordezkariak egongo dira. Mahai inguru bat eta parte-hartzeako dinamikak egingo dira.