ipuin kontalaria

Umeentzako ipuin kontaketea dago eguaztenean Kotxepinen

Asier Abrisketa 2024ko urr. 22a, 11:41

Itziar Saens de Ojer egongo da 18:30ean bost eta zortzi urte bitarteko umeentzako kontaketea egiten.

Urri bigarrenaren 23an, eguaztena, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean bost eta zortzi urte bitarteko umeek ipuinen munduan sartzeako aukerea izango dabe. Izan be, 18:30etik aurrera Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalaria egongo da bertan, Kontuak, kantuak eta xelebrekeriren bat kontaketeagaz.

Saenz de Ojerrek esperientzia handia dauka ipuinak kontetan, 2003an hasi zan-ta ume eta gurasoentzako ipuinak jentaurrean kontetan. Urte honeetan hainbat kontaketa landu ditu eta Kontuak, kantuak eta xelebrekeriren bat da atzena. Kontalaria izateaz gainera, clown ikuskizunak be egiten ditu Bazen Behin Clown konpainiagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!