Lemoako Udalak JB Eguzkitza Meabe ikastetxeagaz batera, hozkailu solidarioa proiektua ipini dau martxan, jatekoa botatea saihesteko eta hondakin organikoa murrizteko. Hozkailua, jubiladuen tabernaren sarreran dago eta bertan, ikastetxeko janlekuan sobrautako jatekoa, modu seguruan biltegiratu eta herritarren eskura ipinten dira. 2023ko maiatzean egindako kanpainan, egunean 21 errazino hartu ziran bataz beste eta 105,38 kg CO2 botatea saihestu zan.
Kanpaina honen inguruan, sano balorazino ona egiten dabe Udalean: “Soberan dagozan elikagaiei urtekerea emoten jakie modu seguruan; herritarren eskura jartzen dira eta edonork hartu leike: egoera zaurgarrian dagozan personak, zein lanera tuperra eroatea ahaztu daunak. Ikasleen konzienziazinoa be bultzatzen da eurek hartzean dabelako parte, zenbait pausutan, hozkailua kargetan, esate baterako”.