Urri bigarrenaren 19an, zapatua, Gordexolako Alara konpainiak ekoitzitako Magia azterketa antzezlana ikusi ahalko da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Lana familia osoarentzako da aproposa, bost urtetik gorako umeengandik hasita, eta publikoaren parte-hartzea da oinarri nagusia.
Izan be, Magia azterketa ikuskizunean, umeak magoagaz identifiketan dira “azterketa” gainditzeko hainbat proba egin behar dituelako. “Gatxa ete da azterketea? Publikoak lagunduko deutso magoari?” galdetuten dabe konpainiakoek sinopsian.