poesia

Gotzon Barandiaranek poesia errezitaldi musikatua dakar Lemoara

Asier Abrisketa 2024ko urr. 10a, 10:51

Galbahea liburuko hamaika poema errezitauko ditu musikarien laguntzeagaz, barikuan Kotxepin Kultur Etxean 

Bihar, urri bigarrenak 11, poesia errezitaldi musikatua egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 21:00etan. Gotzon Barandiaranek bere atzen poema liburua oinarri hartuta, Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahiko biziko ikuskizuna taularatuko dau. Musikari talde baten laguntzeagaz irakurriko ditu Galbahea liburuko hamaika poema. Oholtzan lagun izango dituan musikariak honeek dira: Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garcia.

Berben zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eregi dau Gotzon Barandiaranek bere poema liburu honetan. Maitasunaz egiten dau berba, bere belaunaldiaz, alkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez be. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak be zeharkatzen dau liburua. Harek berretsi deutso Barandiaraneri, galbahearen beharra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!