Lemoako Karabie Gaztetxeak 25 urte beteko ditu urri bigarrenean eta urteurren borobila izanda, egitarau berezia antolatu dabe hile osorako. Urteurreneko jai nagusia urri lehenengoaren 25etik 27ra izango da baina aurretik be badagoz ekintza ugari programauta, astero-astero. Lehenengoa zapatuak, urri bigarrenak 5, izango da eta goizez, Zumeltzara joango dira bizikletan, urtero egiten dan martxan.
Hurrengo barikuan ostera, urri lehenengoak 11, Follw the Party jantza jaia ospatuko da gaztetxean. Urri bigarrenaren 18an barriz asanbladakideen arteko afaria egingo dabe eta hurrengo egunean, zapatuan, Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketak egingo dira.
Hileko atzen astegoienean barriz, hiru egunez luzatuko da XXV. urteurreneko jaia. Lehen egunean bazkaria, txupinazoa, poteoa, ekitaldia, bertso saioa eta DJa egongo dira. Zapatuan ostera azokea, Jake Mate Txapelketako finala, elektrotxarangea eta kontzertuak dagoz programauta: Alarma Morea, Exaixu, Añube eta Katu taldeak eta gero, DJak. Domeka goizean barriz, 08:00retan, Zumba saioa egingo dabe gaupasero eta goiztiarrek.
Bazkarirako txartelak
Urri lehenengoaren 25ean izango da Karabie Gaztetxeak antolatutako bazkaria. Porrusaldea, albondigak eta pantxinetea janda hartuko ditue indarrak astegoien osorako. Txartelak gaurtik hasita urri bigarrenaren 14ra arte lortu daitekez, hamabost eurotan. Lemoan Karabie Gaztetxea zabalik egongo da asteon iluntzeetan sarrerak eskuratzeko eta Igorren, Axular Herriko Tabernan egongo dira salgai.