Tautelak konpainiagaz, Aroa Blanco eta Maite Lopez aurrenekoz alkartu dira agerlekura igon eta euren egiletzako antzezlana taularatzeko. Euskaldungak lanak euskereagazko harreman desbardinak plazaratuten ditu. Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egongo da antzerkia ikusgai zapatuan, hilak 20, 20:00etan.
Ikuskizun honetan, euskaldun zaharrei euskaldun barriak zuzentzea zergaitik kostetan jakien hainbeste argitu gura dabe antzezleek. Baita euskaldun barriek zergaitik daukien hainbesteko bildurra akatsak egiteari. Umorez, solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gaiari argi apur bat emoten saituko dira Tautelak antzerki taldekoak.
“Zer esango dabe euskaldun barri batek eta euskaldun zahar batek euskereari buruz? Euskereagaz daukien erlazinoaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? "H"-gaz edo barik? "A" itsatsia dauka?” dinoe sinopsian.