Urri lehenengoaren 25ean, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da Vanessa Gonzalez Moya ipuin kontalaria, 18:30etik aurrera. Bertan, hamasei urtetik gorakoentzako kontaketea egingo dau, Barrutan barrena emonaldia hain zuzen be.
Vanessa Gonzalezek ipuin-kontaketa desbardinak egiten ditu, umeentzako batez be. Baina helduentzako Barrutan barrena da entzuleak "mundu magikoetan murgiltzeko" bere atzen sorkuntzea. Gonzalezek literaturea bizi egiten dau eta beragaz mundu horretara hurbiltzeko dei egin dau: "Txikitan, ipuinen munduan murgildu nintzanetik ezin izan dodaz hankak, bihotza eta burua bertatik atera. Ipuinak, bizitzan esna amets egiteko ezinbesteko garraioa dira".