1984. urtean jaio zan Lemoako Eskupilota Taldea eta martxan eta topera jarraitzen dauala ospatuteko, 40. urteurreneko jaia antolatu dabe urri lehenengoaren 21erako. Bertan batuko dira pelota eskolatik eta klubetik pasautako ikasle, entrenatzaile, pelotari eta lagunak egun osoko jaia ospatuteko.
Goizeko 09:00etan hasiko da jaia, belaunaldi desbardinetako pelotarien pelota partiduakaz. Partidu honeek, taldearen historia jasoko dabe eta oraina eta etorkizuna erakutsi; 40 urteotan egindako lana, hain zuzen be.
Ostean, 13:30ean, triki poteoa egongo da. “Partiduak frontoian eta triki poteoa bertan izango da bazkalordurarte. Taberna bat ipiniko dogu” azaldu deutso begituri Oier Mena Lemoako Eskupilota Taldekoak. Herri bazkaria, eguraldiaren arabera, eskola gunean edo kiroldegian izango da. Asmoa eskolako aterpean egitea da. Baita bazkalosteko bingoa be. Eta hantxe bertan erromeria Kittu taldeagaz, 19:00etatik aurrera.