herri kirolak

Arabako Trontzalari Misto Txapelketako azpitxapeldun izan da Ruth Linaza

Asier Abrisketa 2024ko ira. 18a, 10:44

Kimetz Lapazaranegaz batera hartu eban parte lemoaztarrak eta minutu bi eta 51 segundotan amaitu eben, txapeldunengandik bederatzi segundora.

Legution jokatu zan zapatuan Arabako Trontzalari Misto Txapelketea eta bertan izan zan Ruth Linaza, gaur Otxandion bizi dan probalari lemoaztarra. Zazpi bikote mistok hartu eben parte, hamar ebaketa erlojupean egiteko proban. Linazak Lapazaranegaz osotutako bikoteak 02:59ko denporan amaitu eban probea, irabazleengandik bederatzi segundu eskasera.

Beraz, holan geratu zan podiuma: Garbiñe Lopez de Uralde eta Jon Lapazaran lehenengo, Ruth Linaza eta Kimetz Lapazaran bigarren eta hirugarrenak, Irantzu Urra eta Eder Lopez de Abetxuko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!