eskolea

Aurrera doa Lemoako eskolako patioa eraldatzeko proiektua

Asier Abrisketa 2024ko ira. 11a, 13:59

Prozesu parte-hartzaile baten bitartez ebatziko da proiektua eta bakotxaren proposamenak batzeako saioa egingo da datorren martitzenean.

Lemoako Udalak Gure patioa proiektua ipini dau martxan, eskolako patioa eraldatzeko helburuagaz. Eraldaketa hau prozesu parte-hartzaile bategaz gauzatuko da. Uda aurretik galdetegi bat zabaldu zan patioaren beharrizanak identifiketako. Gero talde eragilea sortu zan eta bagilean egin zan lehen saio parte-hartzailea. Oin, bigarren saio bat egingo da proiektua ezetu, inspirau eta proposamenak batzeako. Datorren martitzenean, hilak 17, 17:30ean da hitzordua Kotxepinen.

HH, LH eta DBHko ikasleek konpartiduten dabe patioa eta eskolako ordutegia amaitutakoan, hainbat kultura eta kirol ekintza egiten dira herritarrentzat. Erabiltzaile honeek guztiak kontuan izanda osotu da patioaren eraldaketarako talde eragilea eta Maraka zerbitzuak diseinetako kooperatibearen gidaritzapean, ekin deutsie prozesuari. Talde eragilean, guraso alkarteko kide bat, eskolako zuzendaritzakoa, irakasle bat, Haur eskolako bat, jai batzordekoa, herritarrak eta politikariak dagoz. Arkitektoak be parte hartzean dau batzarretan.

Esther Iturrioz alkatea: “Helburua danontzako patioa egitea da, inklusiboa. Premina batzuk identifikau dauz udalak eta familia batzukaz parau da hartu-emonetan. Eskolan barruan eta herrian egiten da lanketea”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!