Bizkaiko Txirrindulari Federakundearen eskoletako errepideko denporaldia amaitzear dago eta laugarrenez, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuko dau atzen lasterketea, Ausarten Kopea. Bost lasterketa jokatuko dira, maialaren arabera, zapatuan, hilak 14, 11:00etatik aurrera. Guztira, zazpi eta hamalau urte bitarteko 200 txirrindulari inguruk hartuko dabe parte.
Izena emon ostean, 10:30ean, zirkuituaren errekonozimentua egin eta 11:00etan hasiko da lehenengo lasterketea herriko kaleen artean. Benjamin mailako neska-mutilak izango dira. Hurrengo lasterketan, Kimu lehenengoak mailakoek hartuko dabe parte, 11:30ean. Ordu erdi beranduago, 12:00etan, Kimu bigarren mailakoek. Kategoria honeetan ez da egongo sailkapenik; bai ordea, 12:30ean, hasiko dan lasterketan, Haur lehenengo eta bigarren mailako mutil eta neskenak, hain zuzen be.