auzoak

Lemoaztarrek andramariak ospatuko ditue Elizondon

Asier Abrisketa 2024ko ira. 5a, 16:56

Domekan izango da jaian mezea, Durundi Barriren jantzaldia, Kitturen kaleko musikea eta Ez dok hiru! antzezlan akustikoa dagoz programauta.

Urri lehenengoaren 8an, domekea, Andra Mari eguna ospatuko da Lemoako Elizondo auzoan. Aurten, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak Ez dok hiru! Akustikoa antzezlana dakarre, umorez, euskal musikearen beste istorio bat eskaintzen dauana. Horren aurretik, eguerdian mezea ospatuko da Andra Marin eta Durundi Barri Dantza Talde lemoaztarrak jantzaldia egingo dau. Gero, Kittu taldea ibiliko da eguerdi partean herria musikeagaz alaituten.

Bezperan, bertso-bazkaria egongo da Kulturguneko plazan. Amets Arzallus eta Aroa Arrizubieta izango dira bertsoak kantauko dabezan bertsolariak. Bazkalaurretik eta iluntzean poteo musikatua egongo da.

Urri lehenengoak 8, domekea

  • 12:00etan, meza nagusia Andra Mari eleizan; ostean, Durundi Barri Dantza Taldearen ekitaldia.
  • 13:30ean, Kittu musika taldea herritik.
  • 19:00etan, Ez dok hiru! Akustikoa. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana Kulturguneko plazan, euria bada Kotxepin Kultur Etxean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!