Hastear dago 2024-2025 denporaldia eta Lemoako Harrobik martxan ipini dau bazkideak erakarteko kanpainea. Zabaldutako galdetegia bete eta 30 euro ordainduta izan daiteke edonor bazkide. Bazkidetuta, Arlonagusian Lemoako Harrobiko talde guztiek jokatuko dabezan partiduak doban ikusteko eskubidea lortzean da.