Urri lehenengoaren 7an, zapatua, izango da aurtengo Lemoako bertso-bazkaria Kulturguneko plazan, edo euria bada, eskoletako aterpean, 15:00etatik aurrera. Bertan Aroa Arrizubieta eta Amets Arzallus bertsolariak izango dira protagonista. Txartelak salgai dagoz udaletxean hilaren 4ra arte, eguaztena. Helduentzako prezioa 16 eurokoa da eta haurrentzakoa 10 eurokoa.
Bertso-bazkariaren aurretik poteo musikatua egingo da herritik zehar. Batzokitik urtengo da poteoa, 13:00etan, eta tabernaz taberna hurbilduko da bazkaltzeko lekura. Bertso-bazkariaren ostean be, jaia ez da geldituko. Izan be, 19:00etan Txerokiak taldeak girotutako poteo musikatua hasiko da bazkaltzeko lekutik abiatuta.