Txapelketea Gasteizko jaietan barruan izan zan eta bost bikote neurtu ziran. Linaza eta Lopez de Uralderen ostean; Ane Aspe eta Eukene Martinez de Ereñu, Sara Jimenez de Aberasturi eta Maite de Felipe, Iranzu Urra eta Amaia Jimenez de Vicuña eta Maider Etxezabal eta Susana Sanchez sailkatu ziran hurrenkera horretan.
Pozik agertu zan kirolari lemoaztarra egindako lanagaz. “Txapelketa oso txukuna egin dogu” azaldu eutsan begituri. Hurrengo hitzordua, urri lehenengoaren 15ean izango dau. Orduan, Arabako Trontza Mistoko Txapelketea jokatuko dau Kimetz Lapazagaranegaz batera, Legution.