Munduko Junior Txapelketea urri lehenengoaren 19tik 26ra egingo da Leonen, eta Europako Txapelketea barriz, Poloniako Raszyn urian izango da urri bigarrenaren 26tik zemendiaren 3ra arte. Txapelketetan bere helburuak, oin arte euki dauzan pisuak hobetzea eta dominetatik hurbilago egotea dirala adierazo dau Sotok.