Zapatu honetan ospatuko dira Azurrekako jaiak Lemoan

Ager Barragan 2024ko abuztuaren 7a

Arratiako auzo eta ermita inguruetan jai ugari egongo dira abuztuan. Astegoien honetan, hilaren 10ean, Azurrekako jaiak ospatuko dabez Lemoan. Eguna 12:30ean hasiko dabe San Lontxon mezea ospatuz eta berau girotzeko hainbat ekintza desbardin antolatu dabez.

Hemen egun osoko egitaraua:

12:30ean, mezea San Lontxon.
13:00etan, trikitilariek girotutako barauskarria.
13:30ean, erromeria.
18:30ean, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!