Abuztuan be hartu daiteke parte Lemoa Aktibo Erronkan

Bea Azpiri 2024ko abu. 5a, 09:49

Udalaren ekimeneko Lemoa Aktibo Erronkearen helburua, partaideek batez beste 8.000 pausu inguru egitea da. Maiatzean abiatu zanetik, hilero 20 plaza eskaintzen ditu Active City aplikazinoaren bidez, erronkea beteteko

Abuztuan be ekimenak ez dau hutsik egingo. Erronkan parte hartzeako, izena 637 897 453 telefonoan edo mikel.urbano@mugikon.com helbidean emon behar da. Maiatzetik hona, 70 persona inguruk hartu dabe parte Lemoa Aktibo Erronkan.

Hilero bardina da erronkea: egunero batez beste 8.000 pausu emon behar dira eta objektu birtualak bilatu behar dira. Objektu birtualok mota desbardinetakoak dira: sariak, armarriak, galdetegiak, argazkiak egiteko gauzak eta herriko informazino kulturala eta historikoa, besteak beste. Horretarako, aplikazinoak eskaintzen dituan ibilbideetatik bat aukeratu behar da eta osorik egin. Aplikazinoak berak kontroletan dau ea ibilbidea osorik egin dan ala ez.

Active City aplikazinoa
Active City aplikazinoa erabiltzea derrigorrezkoa da Lemoa Aktibo Erronkan parte hartzeako. Hori dala-ta, Udalak aplikazinoa erabilteko formakuntza emon izan dau, eta 24 orduko soporte teknikoa dago zalantzei erantzuteko. Gazte zein nagusientzat diseinautako aplikazinoa dala dinoe Udaletik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!