herri kirolak

Ruth Linazak txapelketa bi jokatu ditu astegoienean

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 29a, 10:13

Zapatuan zaku proban laugarren egin eban eta domekan hirugarren, lasto jasotzean.

Ruth Linaza lemoaztarrak astegoien gogorra izan dau, txapelketa bikotxa jokatu dau eta astegoienean. Zapatuan Arabako Zakulari Txapelketea izan eban Lantaronen eta atzena izan zan, laugarren. Domekan barriz, Arabako Lasto Jasotzean ibili zan eta hirugarren postuan geratu zan, atzenengo. Ama izan eta jarraian be, lehian segiduten dau Linazak.

Zakulari lanetan hurrengoa izan zan sailkapena, hurrengoz hurrengo: Sara Asenjo, Sara Jimenez de Aberastui, Garbiñe Lopez de Uralde eta Ruth Linaza. Lasto jasotzean barriz, holan geratu zan sailkapena: Garbiñe Lopez de Huralde (30 jasoaldi), Sara Asenjo (26) eta Ruth Linaza (18).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!