Ruth Linaza probalari lemoaztarrak astegoien gogorra dauka aurretik, izan be, txapelketa bitan arituko da, deskantsurako denpora barik. Halanda be, badaukaz txapelak lortzeako aukerak, aurkari gehienek errepikatuko dabez eta proba biak. Bihar, hilak 27, zakulari lanetan egongo da Lantaron-en 13:00etan. Domekan barriz, hilak 28, lasto jasotzean ibiliko da.
Arabako Zakulari Txapelketan Ruth Linazaren kontra arituko diranak Sara Asenjo, Garbiñe Lopez de Uralde eta Sara Jimenez de Aberastui dira. Hurrengo egunean, Arabako Lasto Jasotze Txapelketan ostera, bardinak egongo dira lehian, Sara Jimenez de Aberastui izan ezik.