jaiak

Dana prest gaur Lemoako jaiei hasikerea emoteko

Asier Abrisketa 2024ko uztailaren 26a

Harriketarrak Gazte Asanbladak txupina bota orduko hasiko da jaia, sei egunez, eguaztenera arte, luzatuko dana.

Aurten 25 urte bete dituan Harriketarrak Gazte Asanbladak emongo deutse hasikerea jaiei, udaletxetik txupina 19:00etan botata. Hortik aurrera, ondo pasetako jarduera ugarik osotuten dabe jaietako programea: kontzertuak, erromeriak, gastronomia lehiaketak, playbacka, eta artisautza azoka, besteak beste.

Gaueko giroari jagokonean kontzertu ugari dagoz programauta: Feos pero Majos, Eire eta Zutik erromeria taldea egongo dira barikuan; Ithaka, Gozategi eta DJ Opilak, zapatuan; Arratians, Dupla eta Mugi Panderoa erromeria taldea martitzenean eta jaiak zarratuten, Puro Relajo eguaztenean.

Garagarrilak 26, barikua (Mozorro eguna)

  • 18:30ean, jaietako kartelen erakusketea.
  • 19:00etan, jaien hasikerako txupina Harriketarrak Gazte Asanbladak botata
    • Gero kalejirea: Mozorro lehiaketan parte hartuko dabenak, erraldoiak eta gaiteroak.
  • 21:00etan, kuadrillen afaria Kulturguneko plazan. (Euria bada, kiroldegian).
  • 23:00etan, kontzertuak: Feos pero Majos, Eire eta Zutik erromeria.

Garagarrilak 27, zapatua (Kuadrillen eguna)

  • 11:00etan, umeentzako jolas parkea eskolako patioan.
  • 13:30ean, bits jaia eskolako patioan.
  • 13:00etatik 14:00etara, Paella, Gisadu eta Tortilla lehiaketetako aurkezpena. Ostean, herri bazkaria eskolako patioan.
  • 16:00etan, jubiladu alkarteak antolatuta, Mus eta Briska Txapelketak jubiladuen tabernan.
  • 17:30ean, Igel Txapelketea 18 urtetik beherakoentzat. Eskolako patioan.
  • 18:00etan, Igel Txapelketea 18 urtetik gorakoentzat. Eskolako patioan.
  • 19:00etan, Bola Txapelketea 18 urtetik beherakoentzat. San Inazio plazan.
  • 19:30ean, Bola Txapelketea 18 urtetik gorakoentzat. San Inazio plazan.
  • 22:30ean, kontzertuak txosnagunean: Ithaka, Gozategi, DJ Opilak.
  • Goizaldean pikoteoa txosnagunean.

Garagarrilak 28, domekea

  • 18:00etan, Desorekatua magia ikuskizuna txosnagunean.
  • 19:00etan, Euskolabela daukan oilasko pintxo dastaketa solidarioa txosnagunean.

Garagarrilak 29, astelehena (Umeen eguna barraketan)

  • 12:00etan, hareazko irudien tailerra Kulturguneko plazan (euria bada, Kotxepin Kultur Etxean).
  • 18:00etan, Euskal pelota ezagutzen Lemoako Esku Pilota taldearen eskutik kiroldegian.
  • 21:30ean, herri afaria txosnagunean.

Garagarrilak 30, martitzena

  • 12:00etan, Zuresko egurrezko jolasak familian. Kulturguneko plazan (euria bada, Kotxepin Kultur Etxean).
  • 18:00etan, rally umoristikoa Elkartrukeko gazteek antolatuta Arlonagusia plazatik.
  • 22:00etan, Playback Lehiaketea txosnagunean.
  • 23:30ean, kontzertuak txosnagunean: Arratians, Dupla eta Mugi Panderoa erromeria.

Garagarrilak 31, eguaztena (San Inazio eguna)

  • 11:30ean, XXVI. Artisautza Azoka Atxeta plazan.
  • 12:00etan, mezea San Inazio baselizan; meza ostean, Durundubarri Dantza Taldearen ekitaldia. Baserritar jantzita doazenei, taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. 
  • 19:00etan, Puro Relajoren kontzertua txosnagunean.
    • Gero, Garsu erre.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!