jaiak

Gaur emon behar da Lemoako Jaietako Mozorro Lehiaketarako izena

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 24a, 09:50

Atxeta plazan, 19:00etatik 20:00etara egongo da izen-emotea egiteko aukerea.

Garagarrilaren 26an hasi eta 31n amaituko dira aurtengo Lemoako Jaiak eta daborduko, Jai Batzordeak argitaratu dau egitarau osoa. Tartean, aurretiko izen-emotea zein txartelen erosketea beharrezkoa dan ekintzak dagoz. Oindino zabalik dagozan aukerak, Mozorro Lehiaketea eta Playback-ak dira.

Karrozatan egiten dan Mozorro Lehiaketea txupinazo egunean da eta parte-hartzeako gaur, garagarrilak 24, emon behar da izena 19:00etatik 20:00etara Atxeta plazan. Playback-ak barriz, hilaren 30ean egingo dira eta izena emoteko aukerea, aurreko egunean, hilak 29, egongo da txosnagunean 18:00etatik 21:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!