Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programak hogei gazte boluntario ekarri ditu Lemoara. Atzo, hilak 22, heldu ziran eta abuztuaren 4ra arte Lemoatxako lubakien gunean ibiliko dira lanean. Lubakien inguruak garbitu eta honeek musealizetako beharra izango dabe, turistek eta inguruko jenteak, gune historikoa ezetu dagien.
Goizetan egongo dira bertan lanean eta sakuak ipiniko ditue, urte osoan iraungo dauan zementu bereziagaz. Holan, 1937an Lemoatxeko gudua gertatu zan momentuko itxurea izango dabe lubakiek. Lan honeek Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuko ditu. Baina behar bakarrik ez, arrastietan txangoak eta ekintza desbardinak egingo ditu udaleku berezi honetara batu diran gazteek.