mendia

Zabalik dago Lemoatx Trailerako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 23a, 13:02

Zemendiaren 17an izango dira Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako mendi lasterketea eta martxak. Bizkaiko mendi lasterketetako txapeldunak izentauko ditu lasterketeak.

Atzo, hilak 22, zabaldu zan buscametas.com webgunean Lemoatx Trail mendi martxa eta lasterketetarako inskripzinoak. Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta eta Lemoako Udalaren laguntzeagaz, zemendiaren 17an izango da Lemoako mendi jardunaldi garrantzitsuena. Izena urri bigarrenaren 27a baino arinago emotea gomendatzen da, beranduago ez diralako kamisetearen neurriak egotea ziurtatzen baina berez, izen-emotea zemendiaren 10era arte egongo da zabalik.

25 kilometroko mendi lasterketearen prezioa 23 eurokoa da. 17 kilometroko lasterketearen prezioa barriz 17 eurokoa. Kasu honeetan, federauta ez dagozanek bost euro gehiago ordaindu beharko ditue. Martxen kasuan barriz, 25 kilometrokoak 13 euroko prezioa dauka eta 8,5 kilometrokoak, 9 euro. Martxen kasuan, hiru euro gehiago ordaindu behar dabez federau bakoek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!