Lemoako Udalak aprilean hasi ebazan Arlonagusia zelai alboan, lehen arezko zelaia egoan lekuan, skill park bat eregiten. Eginda dago eta maiatzean bozkaketa bidez, lemoaztarrek Luis Zubero izena ipini eutsien zirkuituari. Hau inauguretako ekitaldi ofiziala garagarrilaren 18an egingo da, 19:00etan.
Zirkuituak lur eta harrizko gainazala dauka eta bizikleteagaz abiadura hartu zein saltoak egiteko aldapak ditu. Horrezaz gainera, oztopoak zein oreka praktiketako egiturak ditu, egurrez eginda. Hiru bide desbardin ditu, eta oztopoen araberakoa da zailtasuna. Inaugurazino ekitaldian, zenbait aditu egongo dira zirkuitua probetan, etorkizuneko erabiltzaileei zelan egiten dan erakusteko.
Luis Zubero
Luis Zubero (1948, Zeberio) zazpi urtez izan zan txirrindulari profesionala, 1968 eta 1975 urteen artean. Amateur moduan be lortu ebazan garaipenak, 1967an Bizkaiko zein Espainiako txapelduna izan zan. Gero, 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetan, Frantzia Tour-aren lau edizinotan, Italiako Giroaren hiru edizinotan eta Euskal Herriko Itzuluan, 1969tik 1976ra.