herri kirolak

Euskadiko Trontza Txapelketako txapeldunordea izan da Ruth Linaza

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 15a, 12:39

GarbiƱe Lopez de Uralde eta Ruth Linaza, behean urdinez jantzita, izan dira aurtengo trontza txapeldunordeak.

Atzo Markinan jokatutako saioan Iraizoz ahiztek irabazi eben eta atzetik egon ziran Ruth Linaza lemoaztarra eta Garbiñe Lopez de Uralde.

Domekan, hilak 14, jokatu zan Markina-Xemeinen 2024ko Euskadiko Emakumezkoen Trontza Txapelketea. Bost bikotek hartu eben parte lehian eta enbor bertikalari, 45 ontzako hamar ebaketa bertikal egitea zan lana. Bertan egon zan Ruth Linaza probalari lemoaztarra, Garbiñe Lopez de Uralde gasteiztarraren laguntzeagaz. Bigarren egin eben, Iraizoz ahizten atzetik.

Holan gelditu zan beraz sailkapen orokorra, hurrengo hurrengo: Maria Iraizoz eta Ainhoa Iraizoz, Ruth Linaza eta Garbiñe Lopez de Uralde, Irantzu Urra eta Amaia Jimenez, Nerea Huarte eta Uxue Rodriguez eta azkenik, Irune Biurrun eta Uxue Ansorregi.

Hurrengo txapelketak

Ruth Linazak beste txapelketa bi jokatuko ditu hileon, bata bestearen ostean. Garagarrilaren 27an Arabako Emakumezkoen Zakulari Txapelketea izango dau Lantaronen eta hurrengo egunean, Arabako Emakumezkoen Lasto Jasotze Txapelketea Gopegin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!