Garagarrilaren 14an, domeka, jokatuko da 2024ko Euskadiko Emakumezkoen Trontza Txapelketea Markina-Xemeingo zelaian, 18:00etatik aurrera. Mota guztietako trontzak erabili ahal izango diralarik, 45 ontzako hamar ebaketa bertikal egitea da probea, enborra horizontalean dalarik. Parte hartzaileen artean, Ruth Linaza lemoaztarra dago eta bere bikotea, Garbiñe Lopez de Uralde gasteiztarra da.
2022ko txapelketan Linaza eta Lopez de Uralde bikoteak irabazi eben Euskadiko txapela. Oingoan, aurrez aurre izango dabezan bikoteak Irune Biurrun eta Uxue Ansorregi; Nerea Huarte eta Uxue Rodriguez; Irantzau Urra eta Amaia Jimenez de Vicuña; eta Maria Iraizoz eta Ainhoa Iraizoz dira.