abeltzaintza

Artzain Txakurren Bizkaiko Txapelketea jokatuko da Lemoan

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 10a, 09:53

Zapatuan, hilak 13, jokatuko da Arlonagusia zelai ondoko landan txapelketearen bigarren edizinoa, 18:00etatik aurrera.

Garagarrilaren 13an, zapatua, jokatuko da Artzain Txakurren II. Bizkaiko Txapelketea. Lemoako Arlonagusia futbol zelai ondoko landan da zitea, 18:00etan. Zortzi artzain eta zortzi txakur egongo dira ardiak mobiduten. Epaile lanak, Mikel Garatek eta Pello Segurolak egingo ditue.

Parte-hartzaileen artean Mikel Pagazartaundua artzain lemoaztarra Lay txakurragaz egongo da eta Ion Olibares zeanuriztarrak Bizi izango dau bidelagun. Horreetaz gainera, Galdakaoko Bittor Bengoetxea Pupigaz, J. R. Askargorta Bategaz eta Rufino Zarrizbeitia Zurigaz egongo dira. Etxanotik barriz, Inaxio Irakulis aurkeztuko da Beltzegaz, Izurtzatik Juanjo Garate dator Bopegaz eta Etxebarritik Igor Elordi Lagunegaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!