eskupelotea

Zabalik dago Lemoako Eskupilota Taldearen urteurreneko bazkarirako izen emotea

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 10a, 09:32

Urri lehenengoaren 21ean izango da 40 urteak ospatuteko jaia eta bazkarirako izena garagarrila amaitu orduko emon behar da.

Lemoako Eskupilota Taldeak 40. urteurrena ospatuten dau aurten. Urteurren borobila izanda, jaia ospatuko dau alkarteak kurtso hasikeran, urri lehenengoaren 21ean. Belaunaldi desbarinden arteko partiduak jokatuko dira baina triki-poteoa eta erromeria be egongo dira.

Horrezaz gainera, eguerdian herri bazkaria eta bingoa egongo dira. Herri bazkarirako aldez aurretik emon behar da izena. Kiroldegian eta galdetegia beteta emon daiteke izena. Oilasko edo barazki paellea, haragi bolak jardinera erara, pantxinetak, ardaoa eta ura datoz hamasei euroko menuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!