Bagilaren 26ko Bizkaiko Batzar Nagusiak Abellanedako Batzar Etxean egindako saioan Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak Metroaren 5. linea eregiteko plangintzearen barruan, "Lemoa inguruan" disuasino-aparkaleku bat eregiteko asmoa dagoala jakinarazo eban. Lemoako Udalak, udal buletinean berretsi dau plana.
Holan, Arratiako eskuadeak daukan mobikortasun beharrari erantzun gura jakola baieztau eban Etxenobek. Arratiarrek bertan aparketako aukerea izango dabe, Bilbora metroan edo Durangaldera zein Bustialdera trenean heltzeako. Honek, beste aparkalekuen eta batez be Etxebarrikoaren "plazen erabilgarritasuna hobetzea" ekarriko dau.
Holan, Bizkaiko Foru Aldundiak bosparren disuasino-aparkalekua eregiko dau laster. Besteak Ibarbengoan, Leioan, Ansio-BEC-en eta Etxebarrin dagoz. Atzen urtean, 344.000 ibilgailuk erabili ditue plaza honeek, BFAren datuen arabera.