gazteria

Lemoako 'Gazteei entzuten' galdetegia erantzuteko atzen egunak

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 5a, 10:37

Domekara arte daukie aukerea lemoaztar gazteek euren beharrizan eta interesen inguruko galdetegia betetako.

Lemoako Udalak herriko 16 eta 29 urte bitarteko gazteek dabezan beharrizan eta interesen inguruko diagnostiskoa egin gura dau, eurentzako "etorkizun hobea eregiteko" helburuagaz. Horretarako, Gazteei entzuten galdetegia prestatu dabe. Galdetegia anonimoa da garagarrilaren 7ra arte, domekea, egongo da erantzuteko.

Helburu zehatza, etorkizuneko lan-planak ezartzeari begira gazteek dabezan gaur egungo beharrak identifiketea da. Holan, ikasketen zein lan egoera eta baldintzen inguruko galderak planteatu ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!