jantzak

Jantza modernoak dakarz Lemoa Dantzan jaialdiak

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 3a, 09:49

Jone Amezaga eta Manu Maignek taularatuko dabe 'Remedios Vals' lana.

Barikuan, hilak 5, hiru jantza ikuskizun egongo dira ikusgai Kotxepin Kultu Etxean 19:30etik aurrera: El espacio de los límites, Remedios Vals eta Agortu.

Garagarrilaren 5ean, oingo barikuan, Lemoa Dantzan jantza jaialdia egingo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Jantza modernoko hiru ikuskizun labur, 20 eta 15 minutu artekoak, egongo dira jantzazaleentzako Kotxepineko aretoan 19:30etik aurrera. Natalia Garciak El espacio de los límites taularatuko dau, Jone Amezaga eta Manu Gaignek Remedios Vals eta Ane Zapirainek Agortu.

El espacio de los límites-en, Natalia Garciak espazioak aztertzen ditu bere gorputzagaz berak sortutako eta taularatutako lanean: “Espazio bat dago nire gorputzaren eta inguratzen nauanaren artean, arnasa hartzean dauan eta nire jantzagaz berba egiten dauan espazio bat. Nire gorputzaren espazioek hedatzen dan mobimentua sortzean dabe kanpoko espaziorantza doa eta beragaz komuniketan da. Horrek alkarrizketea sortzean dau bizi gaituan eta inguratzen gaituan espazioagaz une horretan”.

Remedios Vals Jone Amezaga eta Manu Gaigneren jantzea barriz, ideen gaineko haurnarketea da. “Ideia bat sortu, denporea, idea suntsitu. Etenbarik gertatzen jakun zerbaist da eta guk vals bategaz erantzuten deutsagun. Absurdoaren erreinuan alkar topau arte. Zentzubakokeriak jositako 3/4ko konpas zentzudunek zirrara eragiten deuskue, mobiditu egiten gaitue. Itsasoaren tripak mobiduten diran moduan bare dagoanean” azalduten dabe.

Amaitzeko, Agortu lanean, Ane Zapirainek, lan egiteko modua, atseden hartzeako moduaz, sexualidadeaz, zainketaz edo ibilteko modu estandarizatuaz egiten dau berba bere jantzagaz. “Eguneroko koreografietan estututa, gorputza bizirik irauten saiatzen da bere forma agortzen, eta arrakaletan paisaiak zabaltzen dira” dino sinopsiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!