futbola

Bihar arte emon daiteke izena Lemoako Futbito Txapelketan

Asier Abrisketa 2024ko eka. 27a, 16:20

Garagarrilaren 1ean hasi eta 25ean amaituko da Lemoako Jai Batzordeak antolatutako txapelketea.

Urtero legez, aurten be jokatuko da Lemoako Futbito Txapelketea garagarrilean zehar, 1etik hasita 25era arte. Hain zuzen be, Lemoako Jaietako lehen egunean jokatuko da final handia. Taldeek bihar arte izango dabe izena emoteko aukerea kiroldegiko harreran. Torneoa kiroldegiko kantxan jokatuko da eta taldeak zenbat diran jakin ostean antolatuko dira partiduak, honeek jokatuteko egun tarteak proposatu eta taldeek ebatziko dabe noz jokatu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!