uda

Lemoako kiroldegiko instalazinoak udako ordutegian dagoz

Asier Abrisketa 2024ko eka. 25a, 11:44

Igerilekua 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik egunero eta kiroldegiko zein gimnasioko ordutegiak moldatu dira udarako.

Lemoako Udal Kiroldegiak hartu dau udako ordutegia, ohikoagaz aldaketak egongo dira beraz. Igerilekuak dira udan gehien erabiliko diran instalazinoak, honeek bagilaren 10etik dagoz zabalik eta urri lehenengoaren 8ra arte, egunero zabalduko dira 11:00etatik 19:30era.

Kiroldegia barriz, astelehenetik barikura hamabi orduz egongo da zabalik, 09:00etatik 21:00etara. Astegoien eta jaiegunetan ostera, ordubete arinago zarratuko da, 20:00etan. Abuztuan izango da ordutegi murrizketea, 11:00etan zabaldu eta 20:00etan zarratuko da eta.

Atzenik gimnasioko ordutegiak be aldatu dira. Kiroldegiaren antzera, astebarruan 09:00etatik 21:00etara erabili ahalko da gimnasioa. Zapatu, domeka eta jaiegunetan barriz, goizez bakarrik egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Abuztuan barriro aldatuko da ordutegia. Astebarruan 11:00etatik 20:00etara eta astegoienean 11:00etatik 13:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!